aurkibidera

SAGUTXOA ETORRI DA, IKASTOLAN SARTU DA

sagutxucollage.jpg

Proiektuaren Deskribapena:


Batxilergoko ikasleek konduktismoa frogatuko dute, hau da, sarien eragina ikaskuntzan. Horretarako, arratoi bati ibilbide konkretu bat egiten erakutsi behar diote (ranpak, eskilarak, ateak zabaltzeko palankak sakatzen edo bestelako batzuk). Egunez egun, arratoiarekin saiakerak egin eta bideoz grabatuko dira. Lortutako bideoa Youtuben eskegiko da, eta konklusioak aterako dira.

Parte hartuko duten ikasgaiak:


  1. Teknologia: Batxilergoko ikasleek ibilbidea diseinatuko dute
  2. Mundu garaikiderako zientziak edo filosofia: Metodo zientifikoaren arabera, experimentua baliagarria izateko bete beharreko baldintzak zehaztuko dituzte, eta experimentua burutua dagoenean, konklusioak aterako dituzte. 2009/2010 ikasturtean Psikologiako ikasleek landuko dute atal hau
  3. Psikologia: Aurrekoa kontutan hartuz, experimentua bera burutu, eta bideoz grabatuko dute. Konklusioak aterako dituzte, eta hurrengo batean egingo den experimentua proposatu ere
  4. Ikustentzunekoak: Psikologiako ikasleek eskeinitako bideo grabaketaren montaia egingo dute
  5. Informatika: Youtuben eskegiko dute


Denporalizazioa:

  1. Ebaluaketa: Tekno eta Mundu garaikiderako zientziak edo Filosofia (2009/2010 ikasturtean Psikologiako ikasleek landuko dute atal hau)
  2. Ebaluaketa: Psikologia
  3. Ebaluaketa: Mundu garaikiderako zientziak edo Filosofia (2009/2010 ikasturtean Psikologiako ikasleek landuko dute atal hau), Psikologia, Ikustentzunekoak, eta Informatika