PSIKIAK.png

2014-2015 ikasturtea Gabriel Aresti Institutua
Ebaluaketan zehar taldean eta bakarka lan egingo duzue, eta aurten informatikako baliabideak gure eskura izango ditugunez, lan horiek wikian argitatuko ditugu. Beste ikasturte batzuetan bezala, ikasturte bukaerarako Ikerketa experimentala.
Ebaluaketa bakoitzean garatzekoak (2013-2014 urtean):
Ikerketa esperimentala

Ikasturte osoan zehar garatzeko
Hasi baino lehen: Zertan datza metodo esperimentala?
Proiektuaren deskribapena:

Helburuaren azalpen zehatz eta laburra Kontutan izan Ockham-en labana: "Pluralitas non est ponenda sine necessitate" (Pluraltasuna premiarik gabe ez da erabili behar). Printzipio horren arabera bi teoriak ondorio berberak baldin badituzte, xumeenak zuzena izateko aukera gehiago ditu. Beraz, argi utzi frogatu nahi duzuena eta nola egingo duzuen

Lehenengo urratsa: Esperimentuaren diseinua (balorazioa)
  1. Justifikazio teorikoa: Teoriaren azalpena eman behar duzue, autoreak eta ideia garrantzitsuenak (bildu eta egokitu). Kontuz ibili teoria bat aukeratzerakoan: sasi zientzia ez da zientzia
  2. Hipotesia: nola frogatuko duzue aurreko teoria egia den ala ez. Horretarako hipotesiaren parteak diren aldagai askea eta menpeko aldagaia definitu beharko dituzue
  3. Aldagai askea eta menpeko aldagaiaren definizio zehatzak, bestela ez genuke jakingo zeri esaten diogun zer, hau da, nola jakingo genuke hipotesia bete den ala ez?
  4. Subjektu/talde experimentala eta kontrol Subjektua/taldea: horien arteko ezberdintasunak frogatuko du hipotesiaren baliagarritasuna, aldagai askeak menpeko aldagaiarekin duen erlazioa
  5. Beste aldagai batzuk: Laborategian egiten diren esperimentuetan parte-hartzaileak engainatuak izaten dira: experimentuaren aldagaiak ezagutuko balituzkete ondorioak fidagaitzak izan zitezkeelako. Baina laborategi kanpoko ikerketetan ezinezkoa izaten da aldagai guztiak kontrolatzea. Ba al daude beste ezaugarri batzuk ikerketan eragin dezaketenak? Gehiegi badira experimentua gaizki diseinatua egongo da eta ez du ezertxo ere ez frogatuko. Beraz, zeintzuk izan daitezke?

Bigarren urratsa: Landa lana (balorazioa)
  1. Teoria eta esperimentuaren diseinua argi duzuela, beste batzuk egindako antzeko esperimentuak topatzea ideia berriak sor dezake, edota zuen diseinua nolabait aberastu
  2. Aldi berean, komenigarria da esperimentuaren kritika egitea, alde batetik zientifikotasuna aztertuz, eta bestetik gure posibilitate errealak zeintzuk diren kontutan hartuz
  3. Esperimentuaren egutegia finkatu behar duzue (noiz eta non egingo duzue; nola desberdinduko dituzue subjektu esperimentala eta kontrol subjektua; zein trikimailu erabiliko duzuen esperimentuaren helburua agerian gera ez dadin...) Kontuan hartu norbaiten laguntza behar baduzue, zailagoa izango dela koordinazioa
  4. Esperimentuaren datuak nola hartuko dituzuen (errazena bideo grabazioa izango da, baina badaude bestelakoak, datu enpirikoen neurketa objektiboak (aldagai fisiko edo fisiologikoak kasu)

Hirugarren urratsa: Konklusioak eta publikazioa (balorazioa)
  1. Aurreko urratsen edizioa: ikerketa osoa modu laburrean josia. Egindako lanaren azalpena izango da
  2. Ondorio teorikoak: Ikerketaren konklusioak, hipotesia bete den ala ez, esperimentuaren balorazio kritikoa eta teoriaren egokitasuna
  3. Azkeneko hausnarketa pertsonala (azkeneko hitzak), sinatu eta Wikira igo


Denboralizazioa:
  • Lehenengo urratsa: abenduaren bukaeran (Gabonak baino lehen)
  • Bigarren urratsa: Aste Santua baino lehen
  • Hirugarren urratsa: Aste Santuaren osteko bigarren astean
2013_Ebaluazioak