Talde lana (2.5 puntu)


Klasean emandako gidoiaren ahozko azalpena izango da. Bideoa berrikusi, erantzun gehienak bertan baitaude

Beste informazio iturriak (egokiak) bilatu (edo eskatu) ikaskideei psikologiaren teoria baten berri ahoz emateko.
Ebaluazio bakoitzean ikasitako gaiak sakontzeko aukera duzue.
Beti bezala, ez aspertu publikoa; beraz, ez irakurri eta ez ikasi buruz; sormena beharrezkoa da inor ez lokartzeko: ausartu, probokatu, arritu, dibertitu...

Ahozko erregistroa zaindu ezazue: bizitasunak interesgarriagoa egingo du zuen lanaren sakontasuna.
Aurkezpenean erabil dezakezuen tresna mota analogikoa izango da beti (arbela, orriak, kartulinak, inkestak, irudiak, liburuak, mozorroak eta beste edozein).

Klase orduak izango dituzue prestatzeko, prest nago edozein proposamen entzuteko eta hobetzen laguntzeko.



Baloratuko dut: T+A+L+O
  • T (Teoria): Azalpen teorikoen egokitasuna, zehaztasuna eta sakontasuna. Informazio iturriak kontsultatu dituzuen argi geratzen da hemen (puntu 1)
  • A (Adierazpena): Taldekide bakoitzaren ahozko adierazpenarenaren zuzentasuna (0.5 puntu)
  • L (Lotura): Bitan banatua: Jardunaldia teoriarekin Lotua dagoen ala ez (0.2 puntu) + Talde Lotura, taldearen elkar eragina (0.3 puntu), ea guztiok parte hartzen duten ala ez, hemen nota ezberdina jar dezaket partaide bakoitzari
  • O (Originaltasuna): Sormena, adierazitakoaren interesa (0.5 puntu)


Item bakoitzean kontutan hartu beharrekoak:


T (Teoria)
A (Adierazpena)
L (Lotura)
O (Originaltasuna)
Azalpen teorikoaren egokitasuna, sakontasuna eta zehaztasuna
(0.5 puntu)
Azalpenaren kohesioa, eta barne lotura
(0.5 puntu)
Taldekide bakoitzaren ahozko adierazpenaren zuzentasuna eta ulergarritasuna
(0.5 puntu)
Jardunaldia eta teoriaren arteko lotura
(0.2 puntu)
Talde lotura eta partaidetza
(0.3 puntu)
Jardunaldian adierazitakoaren interesa eta originaltasuna
(0.5 puntu)
E = Eskasa edukiaren
aldetik, ideia nagusien urritasuna
Z = Zerrenda, ez dauka kohesiorik
Ñ = Euskañol,
LG = Lotu gabe
T = Talderik ez dago (bakarkako lanen lotura)
Iz = Izenburu tristea (aurkezpena)
A = Azalekoa
K = Kohesioa landu, hobeto lotu
J = Joskera landu beharra
L = Gaizki lotuta
B = Talde banaketa desorekatua
I = Interes eskasa
M = Motza, laburra, lan gutxi
B = Bukaerarik gabekoa (konklusiorik ez dago)
K = Ergatiboa (nork eta nor
ezberdindu gabe)
A = Arrunta
Pk = Lankide parasitoak (aprobetxategi)
A = Aspergarria
K = Kalitaterik gabekoa

H = Hiztegia, lexikoa
euskaratu gabe


ZZ = Lokartzekoa
I = Kontsulta iturririk gabe

B = Buruz edo zentzurik gabe ahoskatua



SZ = Sasi zientzia








Bakarkako lana (2.5 puntu)

Lehenengo Ebaluazioa
TUBEKRITIKAK

Bigarren Ebaluazioa
TUBE ikerketa_esperimentala Ikerketa esperimentalaren hitzaurrea balitz, YouTubeko bideo bat Wikira igo

.................................................................................................................................................

Lehenengo Ebaluazioa



TUBEKRITIKAK

YouTubeko bideo bat Wikira igo eta hausnarketa kritikoa egin

Milaka bideo daude Youtuben psikologia gaitzat hartzen dutenak. Zure interesei eutsiz saia zaitez bideorik interesgarriena topatzen. Wikira igo eta zure burutazioak idatzi behar dituzu Wiki editorea erabiliz. Gidoitxo modura hau erabili dezakezu:
  1. Bideoaren sinopsia edo ideia nagusiak
  2. Psikologiarekin duen lotura (kontuz sasi-zientziarekin!) eta justifikazioa
  3. Zure interesekin duen lotura, edo zergatik aukeratu duzun hori eta ez beste edozein
  4. Zenbait galdera eta gogoeta (Laguntza behar baduzu ikusi hau)

"Gidoitxo" esaten badut, ez nago esaten aurrean duzun zerrenda modu horretan idatzi behar duzunik; aspergarria izan nahi ez baduzu, hobe sormena erabiliz zure modura ordenatzea, hausnarketa pertsonala eta kritikoa plazaratzeko biderik eraginkorrena eta ederrena
Baloratuko dut: K+A+S+I (beherago balorazioan erabilitako laburdurak)

  • K (Kritika): Zure intereseko gaiak psikologiarekin lotzeko gaitasuna eta, gogoeta kritikoaren sakontasuna (0.5 puntu)
  • A (Adierazpena): Bitan banatua: Adierazpenarenaren zuzentasun ortografiko eta gramatikala (0.5 puntu) + Adierazitakoaren interesa, originaltasuna, eta kohesioa (ez egin zerrenda bat) (0.5 puntu)
  • S (Sinopsia): Bideoaren ideia nagusien laburpenaren egokitasuna (0.5 puntu)
  • I (IKT trebetasunak edo informatikaren ezagutza praktikoa): Wikiaren editorearen erabilpena (0.5 puntu)


K+A+S+I Baloraziorako txostena

Nota honelako taula batez idatziko dut

K (Kritika)
A (Adierazpena)
S (Sinopsia)
I (IKT)
2.5(*)
L LG
A I Z
Ñ J O ; T K H
Z K I B
M E
B Ø Pg J K T

*Kenketak ere egon daitezke (azkeneko zutabean parentesian)
  • Lana garaiz ez entregatzea
  • Talde lanetan talde lanik ez egitea
  • ....................
Ebaluazioa eta gero egiteko
Akatsak ikasteko aukerak direla argi daukagunez; ebaluazioa egin eta gero, zuen akatsei buruzko hausnarketa egingo duzue, eta aurreko taula kontutan hartuz wikian igotako lana hobetu.
Zuzenketa lana ez da borondatezkoa. Ikasbide konduktistan agertzen den errefortzu negatiboa erabiltzera ez nauzue behartuko, ezta?
Alderantziz, errefortzu positiboa, bai, erabiliko dut; eta zuen esfortzuak merezi badu, nota aldatuko dut ere

Item bakoitzean letra laburduren azalpena:
K (Kritika)
A (Adierazpena)
S (Sinopsia)
I (IKT)
Zure intereseko gaiak psikologiarekin lotzeko gaitasuna
(0.2 puntu)
Gogoeta kritikoaren sakontasuna
(0.3 puntu)
Adierazpenaren zuzentasun ortografiko eta gramatikala
(0.5 puntu)
Adierazitakoaren interesa, originaltasuna, eta kohesioa
(0.5 puntu)
Bideoaren ideia nagusien laburpenaren egokitasuna
(0.5 puntu)
Wikiaren editorearen erabilpena
(0.5 puntu)
L = Gaizki lotuta, akatsen bat
A = Azalekoa
Ñ = Euskañol, gazteleratik
zuzenean itzulitakoa
Z = Zerrenda, ez dauka kohesiorik
M = Motza, laburra, ideia
nagusien urritasuna
B = Bideoa falta da
LG = Lotu gabe
I = Interes eskasa
J = Joskera landu beharra
(aurrekoaren antzekoa, ez hain larria)
K = Kohesioa landu, hobeto lotu
E = Eskasa edukiaren
aldetik
Ø = Ez dago wikian igota, edo oker igota
K = Kalitaterik gabekoa
Z = Zergatiak
O = Ortografia akatsak
B = Bukaerarik gabekoa

Pg = Orrialde okerrean
plazaratua
SZ = Sasi zientzia

; = Puntuazioa landu beharra
I = Interes eskasa, azalekoa

J = Testua lerrokatze
justifikaturik gabe (wikitik ateratzen da)


T = Tipografia edo
mekanografia akatsak
(irakurri!!!)
A = Arrunta

K = Letraren kolorea,
irakurtezina edo zentzurik
gabe


K = Ergatiboa, nork eta nor
ez ezberdintzea
KK = Kopiatua

T = Letraren tamaina
irakurtezina


H = Hiztegia, lexikoa
euskaratu gabe



Hemen duzue: