aurkibidera


EPISTEMOLOGO-ZIENTIFIKOAK: esperimentua bera egingo den egunetako baldintzak zeintzuk izan beharko diren zehaztuko dituzte. Talde honen azkeneko helburua esperimentua bera deseinatzea da, arrakasta lor dezagun. (Iraia eta Alazne)

Proiektua ondo ateratzeko hainbat gauza izan baharko ditugu kontrolpean, hala nola:

  • Janaria kontrolatu. Ez da ona izango enpatxatua egotea ezta ere gosea edukitzea. Horregaitik erdiko puntu bat bilatu behar da.
  • Estres egoerak sahiestu beharko dira. Beharbada estresatua baldin badago, ez du ibilbidea berdin egingo.
  • Horretarako, pertsona konkretu batzuen usainera eta pertsona horiek bera ikutzera eta hartzera ohitu beharko da, adibidez, kaiola aldatzerakoan edo ibilbidea egiterakoan sagutxua hartzeko ez dira pertsona gehiegi egon behar (bakarrik bat edo bi).
  • Argitasuna. Arratoia zein motatakoa den ikusi eta gero berarentzat aproposa den argitasuna lortu beharko diogu.
  • Gaixotasun edo zauririk gabeko sagua hautatu beharko dugu. Zauriak baldin badauzka argi dago mina sentituko duela eta ez dela mugituko.
  • Erabaki beharko dugu asteburuan non utziko dugun, zenbat janari utziko diogun....
  • Tenperatura neurtu beharko dugu, zer izango den hobeto berogailu ondoan egotea ala lehio ondoan?
  • Kaiola zaratatik kanpo egon beharko da lehen aipatutako estresa agertu ez dadin, adibidez, txirrina ia jotzen ez duen leku lasai batean (baina beti leku berdinean ez estresatzeko).

Galdera huen erantzuna ederki lortu dezakezue foroan...
beste galdera bat

Hona hemen hamsterren zenbait informazio baliogarria ("cuidados"): Kontuz, orrialde hori ez da roborowskiei buruz, hau bai ostera:roborowskien foroa
http://www.botanical-online.com/animales/hamster.htm
Beste erantzun batetik jasotako informazioa
agility
begira... hurrengo bideoaz azalpenak



  • Mundo roedor foroan esan didate gaueko saguak direnez, ez dutela argitasuna zuzenean jasaten baina lanpararen bat erabil dezakegula. eta janariari buruz, beti eduki behar du janari abere etxetxoan eta zirkuitoa egitean oparirenbat eman ahal diogu, adibidez: umeentzako potitoak azukre barik, gazta freskoa edo panela. baina oso kantitate gutxietan horrela gehiago hartzeko gogoekin geratzeko.

  • - Eragozpen bezala ikusten dute egun bakoitzean talde batek irakastea arratoiari, hobe dela lehenengoz bi pertsonei ohitzea eta geroago beste batzuei eta horrela. Horregaitik talde bakarra eman behar dio jaten arratoiei, arratoiek bere jabeak bezala ikus ditzaten eta horrela lasaitasun gehiagorekin eta ikara gabe egiteko zirkuitoa. Besteak zirkuituaren garbitasunaz okupatu gaitezke denak zerbait egiteko, eta nahiz eta jaten ez eman bideoak ikusita aholkuak eman ahal ditugu modu baten edo bestean egiteko. zer uste duzue??
  • Gehienez bi aldiz aldatu dezakegu gela batetik bestera, hau da, joan eta etorri .
  • Bere nidoa edo horrelako zehozer egiteko papel higienikoa behar dute, eta haiek bakarrik egindo dute.


irati naiz
irakurri dut foroan Paulov en txakurraren antzeko zeozer eginez errazagoa izan daitekela. Izango litzateke arratoia ohitzea soinu batek errekonpentsa bat duela eta horrez baliatu; ariketa ondo egitean soinua entzungo du eta jakingo du ondo egina dagoela eta saria edukiko duela.