ARAUAK
BISITAN BAZATOZ, EZ EMAN JANARIRIK SAGUTXUEI!!!


  1. Zer edo zer frogatu nahi badugu, Freud-ekin egingo dugu.
  2. Esperimentutik kanpo Skinner-i ezin diogu letxuarik eman.
  3. Letxua bakarrik sari bezala erabili behar da .
  4. Ezin dugu esperimentutik kanpo Skinner zirkuituan jarri.
  5. Saiakera egiten dugun bitartean, eskuak saria emateko soilik agertuko dira ibilbidean, eta grabaketa moztu dugunean sagutxua berriro etxean sartzeko.
  6. Ibilbidean saiakera egiterakoan saria emateko pausu hauek jarraituko ditugu:
  7. Klaseko zulo guztiak itxita daudela ziurtatuko dugu sagutxuen segurtasunerako.
  8. Ondoko gelan ezin ditugu sagutxuak sartu, eta esperimentua egiten dugun bitartean gelako atea itxita egongo da.
  9. Astean behin (ostiraletan???), kaiola garbitzen dugun bitartean sagutxuak kutxa batean sartuko ditugu, kaiolako behekaldea askatu, birutak zaramara bota eta paperezko zapi batez garbituko dugu. Birutak eta janaria jarriko diegu. Ura ere, astean behin aldatu beharko diegu.
  10. Ostiraletan, janaria eta ura nahikoa utzi beharko diegu, astelehenean bizirik egon daitezen
  11. Letxua ekarri behar duenak astero hiru orri ekarri behar ditu: astelehenean, asteazkenean eta ostiralean, letxua freskoa egon dadin.