DOCUMENTOS TV:
Bortxatzailearen gogamena (La mente del violador)
Birgizarteratzea gerta liteke?


Espainian, 3000 sexu-erasotzaile kartzeletan daude. Urtero, 8000 salaketa berri egiten dira, baina gertatzen direnen laurden bat baino ez direla diote adituek .

Juan Carlos Navarro, Unibertsitateko irakasle eta Kataluniako Brians presondegiko psikologoak , SAC programa saiatzen ari da; ingelesez, Sexual Agresion Control. SAC programak, Jokabidezko psikologia kognitibo teorian du oinarria eta, bortxatzaileen sen oldarkorrak desaktibatzeko programa intentsiboa da ( 2 orduko 200 saio, banaka zein taldeka).

6 hilabetez 5 erasotzaileekin bizi izan da Albert Soléren taldea . SAC programan parte hartzeko presoek zigorraren hiru laurdenak beteak izan behar dituzte. Dokumental honetan 5 bortxatzaile eta biktima bat ezagutuko ditugu:

  • Evaristo: 1991an zigortua eraso sexualeko 2 delituz, 3 urte bete eta gero berrerori zen

  • Juan Carlos: 32 urte ditu, 6 urteko zigorra, berreroria. Oso gazte hasi zen: 16 urterekin. Hauxe dugu filmearen protagonista

  • Javier: adingabekoei eragindako zenbait erasoz zigortua

  • Luis: bortxaketa bat (20 urteko zigorra)

  • Juan: 1991ean “ti-ta batean” egindako bortxaketa

Raquel, eraso sexual bateko biktimak ez du parkatuko: indarkeria sexualak bizitza erabat aldatzen dizu: inoiz ez zara izan zinena izango. Bortxatzailea, kalean dabil presondegi baimenaz.

Dokumentala 6 zatitan ikusiko dugu, terapia nolakoa den zehaztuz

1. Bortxatzailearen zerebroa eta defentsa mekanismoak:

.Ukapena (Nik ez nuen egin)

.Garrantzia kentzea (Ez zen horrenbesterako izango)

.Intentzioa kentzea (Nahiz eta aurrekoak onartzen dituzten, nahi gabe edo konturatu gabe izan zela: Nik ez nuen nahi)




2. Distortsio kognitiboakGertaera bati buruz dugun iritzia gugan duen inpaktu afektiboaren menpe egongo da eta eragindako erantzuna horren araberakoa izango da. Gizakiak distortsio pertzeptiboak zein kognitiboak sentitzen ditu. Distortsio kognitiboak pentsamenduko ohitura txarra dira. Horien ondorioz, errealitatea era irrealea interpretatzen dugu.
Bortxatzaileak gaitzetsiak dira kartzeletan: hutsaren hurrengoa

3. Norbere emozioak onartu, gainontzekoen emozioak ikusteko (Enpatia)

Gaixo zerebralak?

Orain arte mina baino sortarazi ez duen bizitzaren berrantolaketa, gerta liteke?
Raquel: Sexu-indarkeriak bizitza osorako ondorioak dakartza
Erasotzaileak Biktimaren emozioak uler ditzake? (Erantzukizun txostenean)


4. Erantzukizun txostena
Biktimari eragindako sofrimendua ulertzea, eta aurreko faseak bateratzea biziko dituzten arrisku egoerei beste modu batetan aurre egiteko (errantzun berriak ikasiz). Berreroriak ekiditzea du helburu.
Arrisku egoeren analisia: bakardadea, berehalako plazerraren asetzea, "Ni asetua", drogen eragina
Zer egin? Halabeharrezko neurriak?
Muturrera heltzea zelan eragotzi?



5. Birgizarteratzeko txostena
Presondegiko funtzionari, epaile eta psikologoaren txostenek, sexu-erasotzaile bat kalerako bidean jar dezakete: "osatu" dela ziurta dezakegu?, Zer egin genezake? Estatu Batuetan, sexu erasotzaileen zerrendak argitaratzea legala da. Hemen ez, aditu batzuen ustez, bizitza osorako suposatzen estigmatizazioa duelako. Beste batzuen iritziz, erasotzaileak bere bizi-ekintzak izan direnaz jabetu beharko lirateke, gertaeren ukapenarekin ez dugula ezertxo ere lortuko, diote. Javierrek (pederasta), Kastrazio kimikoa onartu zuen (testosterona inhibitzeko gai kimikoak). Familientzat, gertaera hauek onartzea ez da erreza izaten: bizitza osorako etiketa edo estereotipoa al da, ala hiritarrok jakinaren gainean egoteko eskubidea dugu ?


6. Juan Carlosen kaleratzeko baimena
Juan Carlos Kalera irtengo da. Berreroria da, ezaugarri psikopatikoak azaltzen ditu eta, oso gazte hasi zen
"Nire familiak etiketak jasan beharko ditu: "bortxatzailearen arreba", "bortzatzailearen aita"..."
Baina jokabideen berrikasketa, nahi edo ez, kalean egin beharrekoa da. Zigorra bete dutenek kalera doaz, inolako kontrolik gabe. Orduantxe, norbera da bere buruaren jaun eta jabe.

Juan Carlosek: "Berriro egiten badut, neure burua tirokatuko dut".
Raquelek ostera, "Ez dut uste ondo egon daitezkeenik; norbaiti mina eraginez gero, ezin daiteke lasai bizi"

SAC programan parte hartzeak, presoen zigorraren iraupena murrizten du.

Programan parte hartu dutenen artean, 25etik bat berrerortzen da.