Aurrean ikusi duzuenez...

Eman dezagun hauxe dela norbere orrialde sortu berria



  • Izenburua... Suposa dezagun ikerketa talde bakoitzak sormen osoa erabiliko duela

bere orrialdeari izenburu erakargarriena jartzeko...



  • Egileen izenak ... (ez duzue abizenik jarri behar, lehen letra eta gela nahikoa)



Ondoren, orrialdeari etiketa egokiak jartzea ez ahaztu
......................................................................................................
Apirilak 11; BERRIA:
Orrialdeari hasiera emateko bertan azalduko denaren aurkibide edo zerrenda bat egitea ondo legoke, honi eutsiz, hurrengo ordenean agertuko litzateke orria:
1.- Zuen orrialdean esperimentuaren justifikazioa den 1. ebaluaketako talde lana egon behar du (zuzendua)
2.- Ondoren, bigarren ebaluazioko bakarkako lanak diren bideoen iruzkinak
3.- Azkenez, bideoa (esperimentua bera)
4.- Geroago, esperimentu lanaren ondoriak (ea frogatu duzu duzuen ala ez, zergatik eta azkeneko gogoeta)

.................................................................................................................................................

TUBE ikerketa_esperimentala


Esperimentuaren hitzaurrea balitz, YouTubeko bideo bat izango da zuen orrialdeko lehenengo sarrera


Oraingo honetan, binaka egiten ari zareten ikerketa esperimentalarekin lotura duen bideo bat topatu behar duzue Youtuben. Lanaren helburua ikerketa esperimentalerako ideia berriak lortzea da, beste ikertzaile batzuek egindakoa zuen lanaren kalitatea eta sakontasuna handituko baititu. Zuen ikerketari eutsiz saia zaitez bideorik egokiena topatzen. Wikian zure ekarpenak modu interesgarrian adierazi behar dituzu, beraz ez ahaztu izenburuak duen garrantzia. Gidoitxo modura hau erabili dezakezu:

  1. Bideoaren sinopsia eta ideia nagusiak
  2. Zuen ikerketa esperimentalaren oinarrian dagoen teoria eta hipotesia teoria laburki azalduak
  3. Bideoak egin behar duzuen ikerketarekin nola lotu daiteke eta bertotik bururatzen zaizkizun proposamen edo ideia berriak
  4. Proposamen berri horiek nola praktikara eraman daitezkeen, zailtasunak (ezinezkoa balitz) eta egokitzapenak (zuen esperimentuan)
  5. Bukatzeko, zure iritzia, gogoeta, galderak, dudak edota espero duzunaren berri eman beharko duzu
Badakizu, hobe sormena erabiliz aurrekoa zure modura ordenatzea edo, ikertzaile zientifikoaren bidea ez da interesgarria izango

S+A+P+I+O Baloraziorako txostena

Baloratuko dut: S+A+P+I+O (Adi egon, balio batzuk negatiboak dira)
  • S (Sinopsia): Bideoaren eta ikerketaren ideia nagusien laburpenaren egokitasuna (+0.75 puntu)
  • A (Adierazpena): Bitan banatua: Adierazpenarenaren zuzentasun ortografiko eta gramatikala (-0.5 puntu) + Adierazitakoak ikerketa esperimentala hobetzeko duen balioa, eta adierazitakoaren kohesioa (+0.5 puntu)
  • P (Proposamen eta ideia berriak): Bideoan ikusi eta ikasitakoaz egindako gogoeta eta egokitzapenaren sakontasuna (+0.75 puntu)
  • I (IKT trebetasunak edo informatikaren ezagutza praktikoa): Wikiaren editorearen erabilpena (-0.5 puntu)
  • O (Originaltasuna): Hausnarketa, sormena eta ideia edo galdera berriak sortzeko trebetasuna (+0.5)
Nota honelako taula batez idatziko dut
S (Sinopsia)
A (Adierazpena)
P (Proposamenak)
I (IKT)
O (Originaltasuna)
2.5
ZG TG HF LG KK GL
Ñ J O ; T K H
Z BG A
IG EG PG GG
B Ø Pg J K T
A I IZ ZZ GG

Item bakoitzean letra laburduren azalpena:

S (Sinopsia)
A (Adierazpena)
P (Proposamenak)
I (IKT)
O (Originaltasuna)
Bideoa eta ikerketaren ideia nagusien egokitasuna eta lotura
(+0.75 puntu)
Adierazpenaren zuzentasun ortografiko eta gramatikala
(-0.5 puntu)
Adierazitakoaren balioa, eta kohesioa
(+0.5 puntu)
Bideoan ikasitakoaz sortutako ideia eta egokitzapenak (+0.75 puntu)
Wikiaren editorearen erabilpena
(-0.5 puntu)
Gogoetaren sormena eta originaltasuna, interesa
(+0.5 puntu)
ZG = eskasa, zehaztu gabea
Ñ = Euskañol, gazteleratik
zuzenean itzulitakoa
Z = Zerrenda, ez dauka kohesiorik
IG= Ideiarik ez
B = Bideoa falta da
A = Aspergarria
TG = Teoria azaldu gabe
J = Joskera landu beharra
BG = Bukaerarik gabekoa
EG= Egokitzapenik gabe
Ø = Ez dago wikian igota, edo oker igota
I = Interes eskasa, azalekoa
HF= Hipotesia falta da
O = Ortografia akatsak
A = Arrunta, ideia berririk gabe
PG= Proposamenik ez
Pg = Orrialde okerrean
plazaratua
IZ = Interesik gabeko izenburua
LG = Elkarrekin lotu gabe
; = Puntuazioa landu beharra

GG= Garatu gabe
J = Lerrokatze
justifikaturik gabe
ZZ= Oso aspergarria
KK = Kalitaterik gabekoa (bideoa)
T = Tipografia akatsak
(irakurri!!!)


K = Letraren kolore
irakurtezina
GG= Gogoetarik gabe
GL = Gaizki lotuta, akatsen bat
K = Ergatiboa, nork eta nor
ez ezberdintzea


T = Letraren tamaina
irakurtezina


H = Hiztegia, lexikoa
euskaratu gabe